Bihar, X. Olarro Eguna

2013/09/13

Goizean goizetik gaueko ordu txikiak arteko egitaraua antolatu du Zumaiako Udalak Olarro Egunaren X. ediziorako. Aurten kaleak apaintzeko ahalegin berezia egin du Udalak, hala, dagoeneko Alondegia apaindu du Udalak. Herritarrei ere dei egiten zaie beren balkoi eta leihoetan arrantzako sareak jartzeko.

OLARRO EGUNA, irailak 14

09:00etan DIANA txistulariekin.

Goiz partean IX. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea turismo bulegoan 08:30etik 09:30era.

9:30etik aurrera Arranplara iritsiko dira “BATEL EROAK” elkarteko hainbat txalupa tradizional.  Nabigazioaren ondoren 13.00etatik aurrera moilan bertan egongo dira ikusgai. 

10:00etan koadrilen arteko batel-estropada, OLARRO EGUNEKO VII. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Gaztetxoenekin hasita, Itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga. 

09:30etik 13:00etara sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan:LEHIAKETA GASTRONOMIKOA, herriko elkarte eta koadrilen artean.

10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan, Elikagaien azokA, jaki eta edari dastaketarekin.

11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean 6-12 urte bitartekohaurrentzat doako tailerrak.

11:00etatik 13:30era Gernika parkean HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea...) etaKUKAINA Arranplan, Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.

11:00etatik 14:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen benta aretoaikusteko.

11.00etatik 14.00etara Oxford aretoan, Akuarioak ikusgai.

11:15ean hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.

12:00ean BEHEKO PLAZA ABESBATZAREN SAIOAK herrian zehar.

13:00ean LEHIAKETA GASTRONOMIKOKO epaia eta sari-banaketa.

Goiz partean, Olagarro-zopa txosnetan. Estropada eremuan kokatuko den txosnan brotxetak banatuko dira.

14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan.

17:00etatik 20:00etara atea zabalik KOFRADIAN, arrainen benta aretoaikusteko.

18:00etatik 20:00etara Oxford aretoan, akuarioak ikusgai.

18:30etik aurrera txosnetan olagarro-brotxetak eta edariak.

Ordu berean THE MCKENSY´S CLAN BAND taldearen kalejira.

22:00etatik aurrera erromeria, OBANEUKE taldearen eskutik, Kofradian.

Ordu berean, SKASTIK eta KASIK taldeen kontzertuak Gaztetxean.