Bihar zabalduko da Oxford aretoan Zumaiako XXX Argazki Lehiaketaren inguruko erakusketa

2018/07/26

Irekiera ekitaldia, baita sarien banaketa ere arratsaldeko 19:00etan egingo dira. "Emakumea" izan da aurtengo zuri beltzeko argazki lehiaketaren gaia, eta erakusketan lan sarituak eta epaimahaiak hautatutako lan onenak ikus daitezke.

Urtero bezala Zumaiako Distira elkarteak eta Zumaiako Udalak argazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean, aurtengoa, azken bi urteotan bezala, elkarteko argazkilari eta kide izan zen Joxe Juan Azkueren oroimenez.

Aipatu lehiaketak emakumea izan du gai ardatz gisa eta hauek dira aurtengo irabazleak:

1. LEHEN SARIA: 500€ + garaikurra

Oscar Manso Navas

2. BIGARREN SARIA: 300€

Luis Leandro Serrano

3. HIRUGARREN SARIA: 200€

Pili Garcia Pitarch

4. BERTAKO SARIA, LEHEN ZUMAIARRA: 250€

Juan Ramón Llavori Romatet

 

ZORIONAK GUZTIEI!