Bihartik asteartea bitartean Artadin festaz gozatzeko aukera

2015/09/25

Bihar larunbata, hilak 26, hasiko dira festak, baina egun handia, Mikel Deunaren Eguna asteartean ospatuko dute. Egun horretarako, goizetik ilundu bitartean festa giroak hartuko du auzoa.

26 larunbata

16:30 Zezenak eta pottokak

18:00 Agility (txakurren trebezi erakusketa)

Ondoren, sagardo dastaketa

Erromeria Aratz eta Eneritz trikitilariekin

 

27 igandea

11:00 Meza

12:00 Idi eta zaldi erakustaldia

14:00 Bazkari herrikoia (txartelak aurrez erosi behar dira)

16:30 Zezenak eta pottokak

18:00 Artadiko XVII. Trikitilari txapelketa

- Julen Alonso eta Eneritz Aulestia

- Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe

- Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga

- Alaitz Urdalleta eta Aiala Etxabe

Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin

 

29 asteartea MIKEL DEUNAREN EGUNA

11:00 Meza

12:00 Lehen mailako afizionatuen pilota partidua binaka

- Azketa-Pujana

- P.Labaka - Urizar

13:00 Txakolin dastaketa

Bertsolariak: Amets Arzallus eta Xabier Euzkitze

Trikitilariak: Ion Ostolaza eta Unai Andonegi

Arratsaldean, bertsolarien eta trikitilarien 2. saioa