Bihartik aurrera abian izango da sexologia zerbitzua
Hilero, hirugarren ostegunean, eta ostiral batean izango da aholkularitza zerbitzua, Beheko Plazako gizarte zentroko 2. solairuan. sexologiazerbitzua@zumaiakoudala.net helbidearen bidez ere zalantzak argitzeko aukera izango da, eta zita hartzeko ere bertara idatzi edo kontsulta orduetan handik pasatu besterik ez da egin beharko.
Zumaiakoako Udalak sexologia aholkularitza zerbitzua eskainiko die herritarrei bihartik aurrera. Bihar, urtarrilak 25, izango da lehen kontsulta eguna. Udal sexologia aholkularitza da berdintasuna eta sexologia landuko dituen zerbitzu intimoa eta eraginkorra. Gertutasuna, leialtasuna eta zorroztasuna oinarri hartuta, zerbitzuak sexologia aholkularitza eskaini nahi die herritar guztiei.
Gazte, heldu eta nagusientzako bulegoa da, hau da, adin guztientzat, eta hilabetero hirugarren ostegunean, honako ordutegia izango du: 10:30-13:30 (Beheko plazako Gizarte Zentroko 2. solairuan). Halaber, hilero, ostiral arratsalde batean ere aholkularitza eskainiko du zerbitzuak: 18:30-20:00.
Horrez gain, helbide elektronikoaren bidez zalantzak galdetzeko aukera eskainiko du, eta, aldez aurretik, herritarrak aditu batekin hitzordua jartzeko aukera izango du, aurrez aurreko arreta izan nahi badu.
Bana-banako erantzunak emango dizkie interesatuei, eta, behar izanez gero, beste udal zerbitzuetara bideratuko ditu (Berdintasun saila, Hezkuntza saila, Gizarte zerbitzuak…).
NON?
Beheko plazako gizarte zentroko 2. solairuan
NOIZ?
Ostegun goizeetan: 10:30-13:30.
Egunak: urtarrilak 31, otsailak 28, martxoak 21, apirilak 25, maiatzak 30 eta ekainak 27.
Ostiral arratsaldeetan: 18:30-20:00.
Egunak: urtarrilak 25, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 12, maiatzak 17 eta ekainak 7.
NOLA JARRI HARREMANETAN?
Zuzenean kontsultara azaldu, edo hitzordua eskatu posta elektroniko bidez: sexologiazerbitzua@zumaiakoudala.net



