Bihartik irekita izango da komentuko erromesen aterpea
Uztailaren 1etik abuztuaren 31a bitartean izango da aterpetxea irekita. Aurten, Arritokieta kaletik izango du sarrera.
Azken urteotan bezala, uztailaren1etik abuztuaren 31 bitartean irekita izango da Santiagoko bidea egiten ari diren erromesentzat San Jose komentuko aterpea. Aurtengo aldaketa nagusia, aterpetxerako sarrera izango da. Orain artean San Jose kaletik bazuen sarrera ere, aurten, Arritokieta kalean ate bat ireki dute, eta hortik izango da sarrera. Eta komentuko bigarren solairua egokitu da aterpetxe gisa.
20 lagun inguruk har dezakete ostatu egunero, eta gau bakoitzeko prezioa 8 eurotakoa da.
Etorkizunera begira
Aurrera begira, Zumaiako Udalak udan aterpetxe gisa irekitzen den zatia egokitu eta urte osoan edonori aterpetxe zerbitzua eskaintzea du helburu. Horretarako, hainbat lan eta obra egingo dira.



