Biko Lasterketan lan egiteko elkarteentzat deialdia

2013/12/05

Abenduaren 31n, Biko Lasterketako bidegurutzeak zaindu eta salda eta txorizoa prestatu, parte hartzaileen artean banatu eta saltzea izango da egin beharreko lana. Honetarako 40 pertsona inguru beharko direla aurreikusten du Udalak. Izen emate epea abenduaren 11n (asteazkena) bukatuko da.

  • SAN SILBESTRE IV.BIKO LASTERKETA MISTOA : abenduak 31, asteartea
  • Nor aurkez liteke?
  • Elkarteentzat lanak: lasterketako bidegurutzeak zaindu eta salda eta txorizoa prestatu, parte hartzaileen artean banatzeko eta saltzeko.   Honetarako 40 pertsona inguru beharko direla aurreikusten dugu.
  • Elkarteek jasoko dutena: 500 € (opari txarteletan)
  • Izena emateko epea: abenduak 11, asteazkena.
  • Zozketa eta bilera: abenduak 12, osteguna, 18.30ean turismo bulegoan.
  • Informazio gehiago : Turismo Bulegoan: 943143396 – turismo@zumaia.net

 

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, irabazi asmorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarte independenteak. Independenteak direla egiaztatzeko, elkarteek sorrera akta eta barne funtzionamendua erregulatzen duen araudia edo estatutuak izan beharko dituzte, gobernu eta ordezkaritza propioarekin. Ofizialki erregistratuta dauden elkarteak (Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan) hobetsiko dira.