Biotopoari buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur, asteartea, Forondan

2009/06/09

Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen arloko teknikariak etorriko dira hitzaldia ematera eta izendapenak sortu dituen zalantzak argitu eta xehetasunak emango dituzte. 19:00etan hasiko da hitzaldia.

 

Biotopoari buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur (ekainak 9, asteartea) Foronda Kultur Etxean. Foru Aldundiko ingurumen arloko teknikariak etorriko dira hitzaldia ematera eta izendapenaren inguruko xehetasunak argituko dituzte. 19:00etan hasiko da hitzaldia.

Asier Arrese Foru Aldundiko Mendi eta Natura Ingurunearen zuzendaria izango da hizlarietako bat. Horrez gain, Iñigo Mendiola eta Jon Zulaika teknikariek ere parte hartuko dute hizketaldian. Foru Aldundiak garatuko du biotopoaren inguruko ekintza plana eta hori dela-eta, informazio zehatza eskainiko dute.

Aste Berdearen baitan antolatu du Zumaiako Udalak biotopoari buruzko hitzaldia. Izendapenak herrian sortu dituen zalantzak argitzeko beharra ikusita antolatu da ekimena. Hala, biotopoaren helburuak eta araudi berria herriratzeko helburua izango du hitzaldiak.

Herriko eragile ezberdinekin bilera

Izendapenaren inguruko kezkak argitu eta iradokizun eta kexak jasotzeko asmoz, herriko hainbat eragilerekin bildu zen Udala joan den astean. Eragileek bilera horretan mahai gainean jarritakoa jasota du Udalak eta Diputazioko arduradunekin konpartitu du jada informazio hori.

Biotopo babestu izendapena

Otsailean egin zuten Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Biotopo babestuaren aurkezpena. Orduan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak behin betikoz biotopo babestu izendapena eta babestutako eremua arautuko duen Natur-Baliabideak Antolatzeko Planaren berri eman zuen