Bisita gidatu berezia eskainiko du Udalak larunbatean Santiago hondartzako dunetan

2010/07/07

Hondartzaren bilakaera ezagutu eta bertako dunaren balioa azaltzea izango da helburua. Hondartza hezitzaileak gidatuko du bisita eta bi deialdi egin dituzte, hizkuntzaren arabera.

 

Larunbatean, uztailak 10, bisita gidatu berezi bat eskainiko du Udalak Santiagoko hondartzan. Mari Bernal hondartza hezitzaileak gidatuko du bisita eta Santiagoko hondartzaren bilakaera eta bertako dunaren balioa azaltzea izango da helburua. Horretarako ibilaldi txiki bat egingo dute dunetan zehar eta bertako landaretzaren berezitasunak azaldu eta ezagutzeko aukera izango da.

Bi deialdi egin dituzte, hizkuntzaren arabera: 10:30ean hasiko da euskarazko bisita, eta 12:30ean gaztelerazkoa. Bi deialdien kasuan, interesatuek Santiago hondartzako Gurutze Gorriaren etxolara agertu beharko dute. Bisitak dohainik izango dira eta guztiak daude gonbidatuta.

Gainerako bisita gidatuak

Hemen kontsultatu dezakezu Turismo Bulegotik eskaintzen diren gainontzeko bisita gidatuen eskaintza.