Bisita Gidatuen eskaintza abian da
Astebururako lau ibilaldi dituzte prestatuta. Bihar, adibidez, herriko kultur ondarea ezagutzeko bisita eskainiko dute.
Zumaiako Turismo Bulegoak abian jarri berri du bisita gidatuen ohiko eskaintza. Martxoan hasi eta abendua bitartean, ia etenik gabe, astebururo eskaintzen dituzte Zumaiako itsaslabar eta inguruko natur guneak ikusteko ibilaldiak.
Asteburu honetarako lau ibilaldi dituzte prestatuta. Bihar, San Jose egunez, hasiera batean aurreikusitako txalupaz eginiko ibilaldia ez dute eskainiko, baina horren ordez, herriko kultur ondarea ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dute. 16:30ean abiatuko da bisita Turismo Bulegotik eta besteen artean, San Pedro parrokia, Kofradia eta Zuloaga Museoa bisitatutako dituzte. Larunbatean, berriz, irteera geologikoa eta Deba eta Zumaia arteko Flysch-aren trekkinga egin ahalko da. Igandean, Flysch-era txalupaz eginiko ibilaldia eskainiko dute.
Informazio gehiago
Bisita gidatuen informazioa eta egutegia www.flysch.com helbidean edota www.zumaia.net Udalaren webgunean kontsultatu daitezke. Horrez gain, Zumaiako Turismo Bulegoan ere bisita gidatuen inguruko informazio zabala eskaini ohi zaie herritarrei zein kanpotik datozenei.



