Bisita gidatuen eskaintzak aurrera segitzen du
Astebururako bost ekintza antolatu dituzte Turismo Bulegotik.
Aurten ere ugariak izaten ari dira Zumaiako Turismo Bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatuak eta baita bertan parte hartzen duten bisitariak ere. Astebururo eskaintzen dira bisita gidatuak eta askotarikoak izaten dira: flysch-a ezagutzeko txalupan ibilaldiak, zetazeoak ikustera irteerak, kayakean zeharkaldiak edota trekkingak.
Asteburu honetan, esaterako, bost ekintza desberdin eskainiko dituzte. Ostiralean txalupan ibilaldia izango da. Larunbatean, berriz, zetazeoak ikusteko irteera, kayakean zeharkaldia eta Flysch-aren ibilbidea eskainiko dituzte. Eta igandean, Flysch-aren trekkinga eta txalupan ibilaldia izango dira herritarren zein bisitarien zerbitzura.
Astebururoko bisita gidatuen eskaintza http://www.flysch.com/ helbidean kontsultatu daiteke edota baita webgune honetako agenda atalean ere.



