BIZI HEZIKETAKO ESKOLAK EMAN DIZKIE UDALTZAINGOAK ZUMAIAKO HAURREI
Urtarrilaren 18tik martxoaren 16ra bitarte eman dizkie Zumaiako Udaltzaingoak bide heziketako eskolak Maria eta Jose ikastetxeko eta Herri Eskolako haurrei. Aurten, ikasturtea eskaini den 4. urtea izan da eta hauen inguruan oso balorazio positiboa egin du Udaltzaingoak. Guztira 11 haur talde izan dira ikastaroa jaso dutenak eta talde bakoitzari hiru orduko ikastaroa eskainiko zaie, bi ordu teorikoak eta bat praktikoa.
Zumaiako Udaltzaingoak jada 4 urte daramatza bide heziketarako eskolak ematen. Horiek horrela, aurten ere, Herri Eskolako eta Maria eta Jose ikastetxeko LH 4 eta LH5eko haurrek ikastaro hau jaso ahal izan dute. Hiru orduko ikastaroa izan da eta adinaren arabera, gai ezberdinak jorratu dituzte.
LH4ko ikasleak, adin honetan, autonomia hartzen hasten dira, eta helduek gainbegiratzen dituzten arren, kalean helduei eskutik heldu gabe ibiltzen hasten dira, apurka-apurka. Horretarako, kalea nola zeharkatu eta hori era seguruan nola egin ikasi behar dute; arriskuaren aurrean erne izan behar dute, baina ez ditu beldurrak blokeatu behar. Era berean, adin horretan, haurrek adi izan behar dute, eta jokabide seguruak izan behar dituzte, bai oinez dabiltzanean, bai autoan doazenean.
Adin horretako haurren gurasoak maiz kexatzen dira seme-alabak autoan eramateko beti liskarrean aritzen direla, segurtasun-uhalaren edo dagokioen segurtasun-gailuaren erabilera dela-eta.
Egia da gurasoek haurrak behar ditzazketela segurtasun pasiboko gailuak behar bezala erabil ditzaten, baina askoz hobe eta errezago izango litzateke haurrek era kontzientean erabiliko balituzkete halako gailuak. Horregatik, bide heziketa eskolan, neurri hauen inguruan mintzatu eta ikasi ahal izan dute haurrek.
LH5ko programazioa aldiz, bereziki egokia da ohiko garraiobide gisa ebizikleta erabil daitekeen inguruneetan bizi diren neska-mutilentzat.
Bizikleta–istripuak prebenitzearen arloan, hainbat eta hainbat dira landu beharreko gaiak. Programazio honetan, segurtasun pasiboa eta kaskoaren erabilera arduratsua lantzea aukeratu du Udaltzaingoak. Izan ere, kolpeen ondorioak murrizteko kaskoa garrantzitsua dela maiz onartzen dugun arren, ez dugu era berean ohituratzat hartzen kaskoa erabiltzea.



