Bizikletan ibiltzen ikasi nahi?

2010/05/12

Zumaiako Udalak bizikletan ibiltzen ikasteko saioak eskainiko ditu adin guztietako jendeari begira. Izen-ematea dagoeneko irekita dago eta saioak Aste Berdearen barnean eskainiko dira.

 

Bizikletan ibiltzen ikasi nahi baduzu, hementxe daukazu aukera. Zumaiako Udaleko Ingurumen Sailak bizikletan ibiltzen ikasteko saioak eskainiko ditu Aste Berdeko programazioaren baitan. Adin guztietako jendeari zuzenduta dago ikastaroa eta ekainaren 7tik 11ra bitartean (bi egunak barne) eskainiko dira saioak. Ordu eta erdiko saioak izango dira eta ikasle kopurua mugatua izango da.

Izen-ematea zabalik

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta apuntatzen diren zumaiarrek 30 euro ordaindu beharko dute ikastaroaren truke. Parte-hartzaile guztiei MUGI bizikletak alokairuan erabiltzeko zerbitzuaren txartel bana oparituko zaie.

Ikastaroan izena emateko edo informazio gehiago lortzeko ondorengo telefonora deitu beharko da: 656728085 (9:00-21:00).

Ikastaroaren inguruko informazio gehiago hemen kontsultatu dezakezu.