Bizikletan, kaskoarekin

2015/05/29

Batez ere ikastetxeetarako joan-etorria bizikletaz egiten duten haurrei kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa dutela legez gogorarazi nahi zaie

Uda garaia gerturatzen ari da, horrekin batera eguraldi ona ere bai. Hori horrela,  bizikletaren erabilera igo egiten da garai honetan herrian. Oso ohitura ona eta osasuntsua da herrian bizikletarekin mugitzea, eta Udalak mugikortasun eredu hori txalotu eta bultzatzen du.

Bizikletan ibiltzeak, ordea, bere arriskuak ditu, eta Zumaiako Udalak herritarrei kaskoa erabiltzeko deia egiten die. Dei hori egiten die, batez ere haurrei.

Azken urteotan, Udaltzaingoak bide heziketa saioak eman izan ditu herriko ikastetxeetan. Aurtengoan, arreta berezia jarri zitzaion bizikletan ibiltzean sortzen diren arriskuari eta kaskoa ibiltzeak duen garrantziari.

Gero eta gehiago dira ikastetxerako joan-etorria bizikletarekin egiten duten haur eta gaztetxoak. Poztekoa da hori, baina gogoratu 16 urtetik beherako haurrek, legez derrigortua dutela bizikletan kaskoarekin ibiltzea, eta adin horretatik gorako herritarrak ere beren segurtasunagatik kaskoa erabiltzera animatu nahi ditu Udalak.

 

Udaltzaingotik ere herritarren segurtasuna bermatzeko haur eta gaztetxoei kaskoa erabiltzeko deia egiten die, eta orain artean bezala, kaskorik gabe doazen haurrei bete beharreko araua zein den gogorarazten jarraituko dute.