"Bizilagunak" egitasmoa berriro Zumaian

2017/11/06

Egitasmoaren helburua da herriko famili eta pertsonak atzerritik etorritakoekin bazkari batean bildu eta elkar ezagutzea. Bazkari hori datorren hilaren 19an egingo da eta parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute anitzensareazumaia@gmail.com helbidean edo Udaleko aniztasun sailean 943 86 50 25 telefonoan, alegia.

Zumaiako Udala eta Anitzen sarea elkarlanean Bizilagunak egitasmora atxiki dira aurten ere. Aipatu proiektua 2012an jarri zen martxan hainbat herrialdeetan eta orduz geroztik milaka lagunek hartu dute parte

Egitasmoak helburu du, kasu honetan, Zumaiako familia eta pertsonak atzerritik etorritakoekin bazkari batean bildu eta elkar ezagutzea, modu honetara, herrialde edota kultura ezberdinen arteko hartu-emana sustatu eta esperientzia zein bizipenak partekatzeko.

Aipatu bazkaria datorren hilaren 19an egingo da, ordu biak aldera eta bazkari bakoitzean bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat elkartuko dira bi familietako baten etxean.

Horrenbestez,  zumaiarra edo kanpotik etorritakoa bazara eta kasu honetan Zumaian bizi bazara, bikote, pisu-kide edo lagunekin, eta herriko jende berria ezagutu nahi baduzu, animatu eta parte hartu! Horretarako idatzi anitzensareazumaia@gmail.com helbidera edo deitu Udaleko aniztasun sailera 943 86 50 25 telefonora.