Black Friday-aren harira, azaroaren 20tik 24ra zozketa bereziak egingo dira Zumaiako hainbat establezimenduetan

2017/11/17

Datorren astean zehar Zumaia txartelarekin erosiz gero 10€ko sariak irabazteko aukera izango dute zumaiarrek. Horrez gain, 100€ko bi txeke ere zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean.

Datorren hilaren 24an Black Friday edo Ostiral Beltza deituriko eguna ospatuko da, deskontu berezien eguna, alegia, eta horren harira, zozketaz eta sariz jositako aste berezia antolatu da herrian.  

Esate baterako, hilaren 20tik 23ra bitartean, aste berezi horretan parte hartzen duten establezimenduetan egindako erosketak Zumaia txartelarekin ordainduz gero, 10€ko sariak irabazteko aukera egongo da,  24an, Ostiral Beltzaren egunean, alegia, gastatzeko.

Eta hori gutxi balitz, astelehenetik ostiralera bitartean, 100€ko bi txeke ere zozketatuko dira denda eta establezimendu parte-hartzaileetan erosketak egiten dituzten zumaiarren artean.

Zeintzuk dira establezimendu parte-hartzaile horiek? Hemen duzu zerrenda:

  • Algorri lurrindegia
  • Ana arropa denda
  • Arruti
  • Coro Estetika Zentroa
  • Endañeta
  • Iriondo optika
  • Juanjo Larrañaga harategia
  • Kaïoa
  • Koketa
  • Kulun-k
  • Kuttun
  • Marisa oinetakoak
  • Mirentxu zapata denda
  • Oskarbi kirolak
  • Sorginak
  • Ukendu parabotika

Animatu eta egin zure erosketak!