Boskirol probarako izen emate epea zabalik dago

2010/08/10

Abuztuaren 21ean jokatuko da XI. Boskirol proba.

 

Abuztuaren 21ean egingo da, aurtengoan,  Boskirol proba. Aurtengoa XI. Edizioa izango da, eta Koadrilen Egunean jokatuko da. Errelebo proba izango da ohi bezala, eta talde bakoitzak surfean, mendiko bizikletan, piraguan, lerroko irristailuetan eta igerian egin beharko du proba bukatzeko.

Bi lehia izango dira. Lehengoa gaztetxoen (93-96 urteen artean jaiotakoek har dezakete parte) proba jokatuko da, 12:00etan hasita, eta ondoren jokatuko da helduen mailako proba.
Gernika parkearen hasieran eta Mendaro Marinela kalean egiten ari diren obrak direla medio, aldaketak izango dira aurtengo ibilbidean. Mendiko bizikleta eta irristailuetako probak Urola ibaiaren pasealekuan, Itsas kiroldegia eta ur araztegiaren artean egingo dira.
Proba honetan parte hartu nahi dutenek turismo bulegoan eman beharko dute izena abuztuaren 18ko 20:00ak baino lehen. Izen-ematea doan da. Sei lagunek osatuko dituzte taldeak. Kirol mota bakoitzerako lagun bat, eta antolaketa lanean arituko den seigarren bat.
Izena ematen duten talde guztiekin antolaketarako bilerak hilaren 20an egingo dira turismo bulegoan bertan, 18:30ean gaztetxoekin, eta 19:00etan helduekin.
 
Informazio gehiagorako 943 86 15 30 edo 943 14 33 96 telefonora dei daiteke.