'Bost geltoki historian' indarrez beteta egiteko eskaintza

2012/07/11

Uztailetik abenduaren 9a bitartean luzatuko den eskaintza bikaina prestatu dute Zumaiatik Azkoitiara bitartean. Orain arteko geldialdiei, pintxo-pote eskaintza gehitu zaio aurtengo eskaintzari.

 

2009tik abian da '5 geltoki historian' ekimena. Turismora eskaintza honen baitan Zumaiatik Azkoitiara bitarteko 5 gure historiko bisitatzeko aukera esakintzen zaie eskualdea ezagutu nahi duten bisitariei. Aurtengorako, ordea, Iraurgi Lantzen urola erdiko garapen agentziaren ekimenez, eskualdeko museoak bisitatuz historian zehar eta bailaran barna egitea proposatzen dugun bidai horri, osagarri gastronomikoa eman nahi izan zaio, jateko eta edateko biltzea euskaldunen izaeran sartuta dagoen fenomeno bat delako. Hala, geltoki berri bat sortu da, bailarako lau tabernek osatzen dutena; Zumaiako

Kresala taberna, Zestoako Fati taberna, Azpeitiko Oñatz taberna, eta Azkoitiko Bai Azkoitia Batzokia taberna. Bostgarren geltokian, hau da, ekimenean parte hartzen duten taberna horietan, indarrak hartzeko aukera izango da, “pintxo pote” modalidadeko eskaintzaz baliatuz zintzurra busti eta sabela betetzeko.

Produktuaren ezaugarri eta edukiak:

Forfaitaren prezioa: 8,5 Euro (lau museoen sarrera prezioen baturaren %50).

Zer eskuratu daiteke forfait honekin:

Museo bakoitzera sarrera.

Museo bakoitzera sarrera.

Taberna bakoitzean pintxo bat eta edari bat hartzeko eskubidea 1,50 euroren truke (pintxo pote modalidadea).

Taberna bakoitzean pintxo bat eta edari bat hartzeko eskubidea 1,50 euroren truke (pintxo pote modalidadea).

taberna, Zestoako Fati taberna, Azpeitiko Oñatz taberna, eta Azkoitiko Bai Azkoitia Batzokia taberna. Bostgarren geltokian, hau da, ekimenean parte hartzen duten taberna horietan, indarrak hartzeko aukera izango da, “pintxo pote” modalidadeko eskaintzaz baliatuz zintzurra busti eta sabela betetzeko.

 

5 Geltoki Historian 2012 ren osagaiak honako hauek dira:

Algorri Naturaren Ezagutza Etxea (Zumaia)

Ekainberri (Zestoa)

Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).

Loiolako Santutegia (Azpeitia).

Geltoki gastronomikoa: Kresala taberna (Zumaia), Fati tabena (Zestoa), Oñatz taberna (Azpeitia), Bai Azkoitia Batzokia taberna (Azkoitia).