Bueltan dira sanpedroak, hiru eguneko egitarau zabalarekin

2026/06/17

Ekainaren 27tik 29ra ospatuko dira aurten San Pedro jaiak Zumaian. Hiru egunetan zehar, kaleak eta plazak ekitaldiz beteko dira: txarangak, kalejirak, kirol jarduerak, haurrentzako ekintzak, kontzertuak eta su artifizialak izango dira, besteak beste.

Aurten zapatuan hasiko dira sanpedroak, hilaren 27an, eta astelehen iluntzera bitartean izango da jai giroa herrian. Udalak esku programa batean bildu ditu festetan izango diren ekitaldiak, eta etxez etxe banatuko ditu egunotan. Sanpedroez gain, udako egitarauaren berri ere emango dute bertan.

Zapatu eguerdian udaletxe aurrean botako duten txupinazoarekin emango diete hasiera jaiei. Aurten, kirol arloko elkarteekin batera, Gizarte Zerbitzuetako Nagusilaneko boluntarioek eta ZIIZ Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroko kideek botako dute festen hasiera iragartzeko txupina. Egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira, tartean Lasko txarangaren kalejirak, judo erakustaldia, patata tortilla txapelketa, zesta punta txapelketako finalak eta haurrentzako jolasak. Gauean, Moilan izango dira kontzertu nagusiak: Min, Indigø eta Belako taldeek joko dute.

Pantaila-argazkia (1599).png

Ikusi hemen egitaraua

Igandean, dultzaineroek eta txarangek girotuko dituzte kaleak. Hitzordu nagusien artean daude herri kirolak, erraldoi eta buruhandien kalejira, sanpedroetako danborrada, DJ saioak Amaia plazan eta Xabi Fest DJarekin dantzaldia.

San Pedro egunean, astelehenean, prozesioa eta meza nagusia egingo dira goizean. Eguerdian, ZUMB Musika Bandak kontzertua emango du, eta arratsaldean Incansables txarangaren kalejira eta haurrentzako festa. Puro Relajo taldearen kontzertuak eta Vulcano pirotekniaren su artifizialek emango diete amaiera jaiei.

Beste urte batez, herriko elkarte eta eragile ugariren elkarlanari esker osatu da egitaraua. Udalak eskerrak eman dizkie antolaketan parte hartu duten guztiei, eta herritarrei dei egin die jaiak errespetuz, arduraz eta elkarbizitzan ospatzera. Gainera, eraso eta jarrera matxisten aurrean jarrera aktiboa izateko eta kontsumo arduratsua egiteko deia egin du.

Sanpedroak 2026

27, larunbata

11:00 Ondartxo plazan Judo erakustaldia

12:00 Udaletxe aurrean Txupinazoa eta jaien hasiera

12:00 Kofradian II. Patata Tortilla Lehiaketa, Lierniren omenez

12:30 Udaletxean hasita LASKO txarangaren kalejira

13:00 Amaia plazatik Erriberan zehar Falcons de Vilafranca elkartearen ikuskizuna

17:00 Erkibe lorategian eta Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzat puzgarri eta jolasak

18:00 Aitzuri pilotalekuan San Pedro zesta punta txapelketako finalak

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita LASKO txarangaren kalejira

20:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandarekin dantzaldia

21:30 Moilan kontzertuak: MIN, INDIGØ eta BELAKO

OHARRA

Txomin Agirre kaia itxita egongo da (Moilaberri zubi paretik aurrera), 22:30-01:30 bitartean, moilan kontzertuak daudelako.


28, igandea

09:00 Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroekin goiz soinua

12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Beti Jai txarangaren kalejira

13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak

18:00 Udaletxe aurrean Erraldoi eta Buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta

Jarraian, Eusebio Gurrutxaga plazan haur eta gaztetxoentzat merienda osasuntsua

18:30 Kantauri plazan hasita Beti Jai txarangaren kalejira

18:45 Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera:

Otezuri - Victoriano Arrate - Aita Mari auzunea - I. Zuloaga plaza - Udaletxea - Parrokia - Ondartxo - Upela plaza parean (Erribera) - Magnoliaren parean - Eusebio Gurrutxaga plaza

19:00 Tolosako dultzaineroak kalejiran

19:00-01:00 Amaia plazan DJ saioak: Eddy, Saizar eta MNNS

20:00 Udaletxean herriko bandera jasotzea

22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan 70, 80 eta 90 urteko doinuekin dantzaldia, Xabi Fest


29, astelehena – San Pedro eguna

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua

11:00 Prozesioa eta ondoren meza nagusia San Pedro abesbatzak abestua

11:30 Tolosako dultzaineroak kalejiran

12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Incansables txarangarekin kalejira

13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan ZUMB Musika Bandaren kontzertua

18:00 Kofradian haurren festa Porrusalda erromeria!

18:30 Erriberan hasita Incansables txarangarekin kalejira

20:30 Eusebio Gurrutxaga plazan kontzertua: PURO RELAJO

23:00 Su artifizialak VULCANO piroteknia etxearen eskutik