Bularreko eta ginekologia minbiziei aurre egiteko hitzaldia
Gaur, 18:00etan, Alondegian izango da hitzaldia.
Katxalin, Bularreko eta ginekologia minbiziei aurre egiteko emakumeen elkarteak gaur, azaroak 24, hitzaldia eskainiko du Alondegian, 18:00etatik aurrera.
Titi minbiziaren goiz detekzioari geroz eta garrantzia handiagoa ematen zaio, eta horretarako informatuta egotea ezinbestekoa da. Hitzaldiak, detekzioarako informazioa emango da, besteak beste. Hitzaldia Donostiako ospitale onkologikoko doktorea den Arrate Plazaolak emango du.



