Bularreko eta Ginekologiako Minbiziaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ostegunean
Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak antolatu du hitzaldia 17:30ean izango da, Sagarbideko Herri Eskolan.
Bularreko minbiziaren goiz detekzioari gero eta garrantzia gehiago ematen zaio gaur egun, eta horren inguruan ondo informatuak egotea “funtsezkoa da guztiontzat”. Ideia horretatik abiatuta, Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak hitzaldia eskainiko du ostegunean, urriaren 7an, Zumaian.
Hitzaldia, Donostiako Onkologiko Institutuko Doktorea den Arrate Plazaolak eskainiko du, eta, besteen artean, bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, eta prebentzioaz hitz egingo du.
Ostegunean, 17:30ean hasiko da hitzaldia Sagarbideko Herri Eskolako Areto Nagusian, eta herritar orok parte hartu ahal izango du.



