Carlos Baudiliok irabazi zuen pintura lehiaketa
Zumaiarrentzat izaten den sari berezia Olatz Goiburuk irabazi zuen.
Atzo, hilak 15, jokatu zen Zumaiako XII. kaleko pintura lehiaketa, eta Carlos Baudilioren margo-lana izan zen onena. Ondoren gelditu ziren Jexux Ukar Muruzabal eta Esteban Oroz. Zumaiarrentzat ematen den sari nagusia, berriz, Olatz Goiburuk irabazi zuen.
Atzo goizean, 9:00etatik aurrera jokatu zen pintura lehiaketa Zumaian, eta Valentin Manterola, Paco Hernandez, Julian Egiguren, Manu Uranga eta Antton Urraisti (iazko irabazlea) epaimahaiko kideek lan guztiak jaso eta ikusi ostean Baudilio izendatu zuten aurtengo garaile.
Atzo egindako artelan guztiak abuztuaren 17tik 28ra bitartean Amaia Plazako Valentin Manterolaren galeriak izango dira ikusgai, 18:30etatik 20:00etara bitartean.



