Charles Chaplin, zuzeneko piano soinupean

2011/08/04

Zinema eta musika uztartzeko aukera berezia eskainiko du gaur (osteguna) Musika Jaialdiak. Charles Chaplinen hiru filma emango ditu, eta filma horiei zuzeneko musika doinuak jarriko dizkie Javier Perez de Azpeitia pianojoleak. Mari kalean izango da emanaldia 22:30ean hasita.

Kondea, Charlot mailegu-emaile eta Charlot, patinaren heroia. Hiru filma horiek ikusteko aukera izango da gaur gauen Mari plazan. Charles Chaplinen lanok, ordea, soinu banda oso bereziarekin ikusteko modua izango da, Javier Perez de Azpeitia musikariak zuzenean jarriko baitie musika bere pianoarekin.

Javier Perez de Azpeitiak Donostia, Madril eta Liejako (Belgika), Goi Mailako Musika Kontserbatorioetan ikasi zuen.  Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ohiko lankidea da, eta Luis Mariano Nazioarteko Kantu Lehiaketaren pianista ofiziala ere bai, lehiaketaren sorreratik bertatik. Gaur egun, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian Teklatuko departamenduan irakaslea da. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu Perez de Azpeitiak.