Chris Bottiren kontzertu proiekzioa ez da gaur egingo

2010/08/02

Gaurko eguraldi kaxkarra ikusita, atzeratu egin da kontzertu proiekzioa.

Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan musika eskaintza zabala dago egun hauetan herrian. Gaurkorako Chris Botti musikari ezagunaren kontzertu baten proiekzioa iragarri zen, baina gaurko eguraldi kaxkarra ikusirik bertan behera gelditu da. Beraz, gaur ez da emanaldirik izango, baina datozen egunotan jakinaraziko da proiekzioa zein egunetan izango den.

 

Egitarau osoa:

Uztailak 30, ostirala

18:30ean: Udaleku Musikaletako azken kontzertua, Aita Mari aretoan

22:30ean: Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua, Ondartxo plazan

Uztailak 31, larunbata

20:00etan: Chesteko Musika Banda, Ondartxo plazan

Abuztuak 1, igandea

22:00etan: San Pedro Abesbatza, Parrokian

Abuztuak 3, asteartea

22:00etan: Bernardo Garcia Huidobro: Programa de Guitarra Española, komentuan

Abuztuak 4, asteazkena

22:00etan: Klarinete laukotea: Carlos Casado, Marixi Sesma, Mikel Emazabel eta Jasone Etxebeste

Abuztuak 5, osteguna

22:30ean: Zinea eta musika The Silent Band “El acorazado Potemkin”

Abuztuak 6, ostirala

22:00etan: Landarbaso Abesbatza, parrokian

Abuztuak 7, larunbata

20:00etan: Julen Izarraren Organiks jazz taldea

Abuztuak 8, igandea

20:00etan: The Aligators-en metal kontzertua.

Abuztuak 10, asteartea

22:00etan: Ruth Palmen-en biolin kontzertua

Abuztuak 11, asteazkena

Donostiako Musika Hamabostaldiarekin batera goizean zehar Done Jakueko erromeria: Askizutik Elorriagara. Geldiuneak Zuloaga eta Arritokieta Ermitan.

22:00etan: Alia Música: “Peregrinatio”, musica medieval en los caminos de Santiago.