Chris Bottiren zuzenekoa ikusi eta entzuteko aukera izango da gaur (asteartea) Alondegian
Jazz instrumental talde handiak 2008an Bostongo Symphonic Hall Aretoan emandako kontzertuen bideoa emango dute 22:00etan, Musika Jaialdiaren barruan.
Chris Botti munduan dagoen egungo jazz instrumental handienetariko bat da: azkenengo hiru hamarkadetan artista bikainekin elkarlanean aritu da, besteak beste, Frank Sinatra, Sting, Josh Groban, Michael Buble, Paul Simon, Joni Mitchell, John Mayer, Andrea Bocelli, Joshua Bell eta Aerosmith's taldeko abeslaria den Steven Tylerrekin. Talde horren kontzertuek indar handia dutela diote adituek, eta hori ikusteko aukera izango da gaur Alondegian (22:00etan), bandak emandako kontzertu entzutetsuen bideoa emango baitute Musika Jaialdiaren barruan.



