Tipi Tapa ibiltari taldea irailaren 16tik berriro martxan

2015/09/11

Ikasturte berriarekin Tipi tapa ibiltari taldeak egutegi berria izango du, asteazkenero 10:00etan bilduko dira. Datorren irailaren 16an egingo dute lehenengo saioa.

Tipi tapa programaren helburua pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzea da ibilaldi osasungarriak eginez eta taldean bilduz. Modu honetan adinekoen bakardadea saihestu eta lagunartea egiteko modua eskaintzen da.

2015-2016 ikasturtean asteazkenean bilduko dira, goizez, 10:00etan. Topaketa lekua Gizarte Zentroan izango da, Eusebio Gurrutxaga  plazan.

Izena emateko Gizarte Zerbitzuen Departamentura bertaratu behar dute interesatuek, Branka (Aizkorri 4), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara.