Cristina Azadun izan da aurtengo Olarro Eguneko argazki rallyko irabazlea

2009/10/06

Denera, 33 pertsonek parte hartu dute lehiaketan. Joan den ostiralean egin zen sari-banaketa ekitaldia Forondan.

 

Aurtengo Olarro Eguneko argazki rallyak ere Zumaiako irudi ederrak erakutsi dizkigu. Irailaren 19an ospatu zen festan, eguraldiak lagundu ez bazuen ere, 33 pertsonek parte hartu zuten argazki rallyan, 26 izan dira helduetan eta zazpi gaztetxoetan.

Helduetan Cristina Azadun izan da garailea eta bigarren sailkatu da Peio Romatet zumaiarra. Hirugarrena, berriz, Koro Arratibel izan da eta zumaiar onenaren saria Javier Carballok jaso du. Gaztexoen artean, Oihane Alvaro Zabalak atera zituen epai-mahaikoen ustez, argazki ederrenak eta bigarrena izan da Mikel Eizagirre.

Epai-mahai gisa Zarauzko argazki elkarteko kideak aritu dira: Enrique Benitez, Fermin Etxeberria eta Txema Fernandez.


Sari-banaketa ekitaldia

Joan den ostiralean egin zen sari-banaketa ekitaldia Forondan eta Peio Romatet argazkilariak prestatutako ikus-entzunezkoan erakutsi ziren aurtengo lehiaketa argazkiak. Sari-banaketaren ondoren, luntxa eskaini zitzaien bertaratu zirenei.