Cristina Estebanezen hilketa salatzeko deiarekin bat egiten du Udalak

2010/12/09

Zumaiako Udalak bat egiten du gaur 20:00etan Magnoliopean egingo den kontzentrazioarekin.

Astelehenean Barakaldon ustez bere bikotekide ohiak hil zuen Cristina Estebanez emakume gaztearen hilketa salatzeko gaur Zumaiako Emakume Taldeak 20:00etan kontzentrazioa egingo du Magnoliopean. Zumaiako Udalak bat egiten du kontzentrazioarekin, eta herritarrak ere animatzen ditu emakumeen kontrako indarkeria guztiak gaitzestera.

Cristina Estebanez astelehenean Barakaldon hil zuen ustez bikotekide ohiak. Bere etxean zen bikotekidearekin, eta bikotekide ohiak biei eraso zien labanarekin. Cristina Estebenez bertan hil zen eragin zizkion zaurien ondorioz. Bikotekidea, berriz, ospitalean da. Bikotekide ohia, atxilotuta dago.

Euskal Herrian hil duten seigarren emakumea da Cristina Estebanez.