Dagoeneko prest dago Nagusientzat eta Nagusiekin ekimenaren 2018ko egitaraua
Zumaiako Udalak eta Nagusien Mahaia osatzen duten kide guztiek dagoeneko prestatu eta lotu dituzte Zumaiako Nagusientzat eta Nagusiekin ekimena aurrera eramateko ekintza eta jarduera guztiak.
Ildo horretan, Udalak jakinarazi du 65 urtetik gorako guztiek datorren hilean jasoko dutela etxean egitarauaren berri. Horren baitan, 89 urte betetzen dituzten herritarrei egiten zaien omenaldia azpimarratu dute antolatzaileek, hori baita, urtero errepikatzen den jarduera nagusienetako bat.
Omenaldian parte hartzeko kontuan hartuko dira 2018ko urtarrilean Zumaian erroldatuta agertzen diren herritarrak, horrenbestez, ondoren erroldatzen diren 89 urteko lagunak omenalditik at geldituko dira.



