DAGOENEKO UDALETXEAN ESKA DAITEZKE ARDANTZABIDE 07 HIRIGINTZA AREAKO EGOILIARREN TXARTELAK

2017/01/11

2016ko azaroan Ardantzabide 07 Hirigintza Areako Plan Berezia onartu ondoren, bertako auzokideek dagoeneko Zumaiako Udalean eska ditzakete egoiliarren txartelak.

Horretarako, ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian erroldatuta egoteaz gain, norberaren etxebizitzan erroldatuta egotea, besteak beste.

Udal gobernua, hauteskunde programan jasotakoari  jarraipena emanez eta egoiliarrak babestea helburu hartuta, ibilgailuak aparkatzeko guneak definitu eta arautzeko udal teknikari, enpresa aditu eta herritarrekin elkarlanean ari da, horrela, guztien artean egungo egoerari irtenbide egokiena emateko. 

Horiek horrela, uda sasoian Zumaian aparkatu ahal izateko eta herritarrek izango dituzten onurez baliatu ahal izateko ezinbestekoa izango da, lehen aipatu bezala, ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta izatea. Baldintza hori beteko ez balitz eta autoa beste etxebizitza batean erroldatuta balego, ibilgailuaren helbidea aldatu eta eguneratu beharko litzateke. Horretarako, Trafikora deitu eta hitzordua hartu beharko da 943 452 000 telefonoan edo internet bidez.