'Dantza/mugimendu terapia eta dantza sortzailea' ikastaroa antolatu du Berdintasun sailak
Gaurtik otsailaren 2ra arte izango da izena emateko epea zabalik.
Zumaiako Udalaren Berdintasun sailak Dantza/Mugimendu terapia eta dantza sortzailea ikastaroa antolatu du emakumeentzat. Gaurtik otsailaren 2ra arte izango da zabalik izena emateko epea, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena Berdintasun eta Gaztedia sailean eman beharko dute, Forondan.
Ikastaroa Hogarren emango da otsailaren 7tik ekaina bitartean, astelehenero 15:00etatik 16:30ak arte. Eta prezioa hilean 15 eurokoa izango da.
Ikastaro horren helburu nagusiak honakoak dira:
- Gorputz komunikazioa erabili eta erritmo ezberdina ikertu.
- Gorputz irudia ezagutu.
- Sormena esnatu.
- Gorputz kontzientzia hobetu.
- Emakumetasunari buruz dugun irudia eraldatu.
- Autokonfiantza garatu.
- Emozioak kanporatu.



