Datorren aste hasieran irekiko da Arranpla

2019/07/05
Ondo bidean, langileek bihar (uztailak 6) amaituko dituzte Arranplako lanak, eta uztailaren bigarren aste hasierarako irekita egongo da.

Datorren aste hasieran irekiko da Arranpla, lanak asteburuan bukatu eta aste hasieran makinak erretiratu ostean. Igandean, uztailaren 7an, Portuko Obra Zuzendariaren autorizazioa jaso ostean ostean, herri langileek hesiak kenduko dituzte eta petrila erabilgarri egongo da.