Moilaberriko hormaren konponketa lanak datorren astean abiatzea aurreikusten du Portu Zuzendaritzak

2020/01/03

Moilaberriko horma zati bat hautsi eta betetze materiala Arroarrekara erori zen abenduaren 31n. Portu Zuzendaritzak datorren astean abiatu nahi ditu konponketa lanak.

Udaltzaingoak ingurunea baliztatuta dauka, eta herritarrei eskatzen die balizatutako gunetik ez pasatzeko, horma erortzeko arriskua dagoelako.