Datorren astean egingo dira parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen prozesuko arlokako bilerak

2009/10/22

Urriaren 26an, 27an eta 28an egingo dira, 19:00etan udaletxean. Astelehenean, gizarte zerbitzuak, kirola eta merkataritza eta turismoa izango dira hizpide.

 

Zumaiako Udalak datorren urteko aurrekontuak modu parte hartzailean lantzeko prozesua martxan jarri du. Auzokako bileren erronda amaitu da eta arlokako bilerak urriaren 26an hasiko direla gogorarazi nahi du Udalak. Ordutegiarengatik sortu daitezkeen arazoengatik merkataritzako gaia lantzeko bi bilera deialdi egin dira. Bigarren bilera urriaren 28an egingo da, 15:00etan udaletxean.

Herritarrok udal-aurrekontuetan zeresana dugulako, etor zaitez bileretara.

 

Arlokako bileren egutegia:

 

Eguna Ordua
Arloa
Tokia
Urriak 26
19:00 Gizarte Zerbitzuak, Kirola eta Merkataritza eta Turismoa
Udaletxea
Urriak 27
19:00 Ingurumena-Hirigintza, Parte-hartzea, Etorkinak, Berdintasuna eta Gazteria
Udaletxea
Urriak 28
19:00
Kultura eta Euskara-Hezkuntza
Udaletxea
Urriak 28
15:00
Merkataritza
Udaletxea

 

Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen prozesuari buruzko informazio gehiago hemen.