Datorren asterako, etxean konposta egiteko ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak
Uztailaren 11n (euskaraz) eta 12an (gazteleraz) Udal Elkartearen Zarauzko egoitzan izango dira ikastaroak.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “etxean konposta egiteko” ekimena jarri zuten martxan 2005ean. Geroztik hainbat ikastaro egin dira eskualdean. Kanpaina horren helburua da norberak etxean sortzen dituen hondakin organikoekin etxean bertan (lorategian edo baratzean) konposta egitea.
Ekimenaren hartzaileak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrak dira. Baldintza bakarra da etxean lorategi edo baratza izatea (konpostagailua kanpoan jarri behar da).
Partehartzaileei ikastaro bat ematen zaie (ordu eta erdi inguruko saioa), konposta egiten eta konpostagailua erabiltzen ikasteko. Horrekin batera, konpostagailu bat ematen zaie (familia bakoitzeko bat) eta erabiltzeko argibideen esku-orria. Ikastaroa eta konpostagailua doan dira.
Une honetan eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) 268 familiak dute konpostagailua jarrita etxean (Aia 34, Getaria 28, Orio 27, Zarautz 139 eta Zumaia 40).
IKASTAROAK NOIZ ETA NON
Non: Ikastaroak izango dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz):
Noiz:
Uztailaren 11n, 18:00etan, euskaraz
Uztailaren 12an, 18:00etan, gaztelaniaz
Nork har dezake parte?
Ekimenaren hartzaileak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako herritarrak dira. Baldintza bakarra da etxean lorategi edo baratza izatea (konpostagailua kanpoan jarri behar da).
KONPOSTAGAILUA ETA ARGIBIDEAK
Partehartzaileei ikastaro bat emango zaie (ordubete inguruko saioa), konposta egiten eta konpostagailua erabiltzen ikasteko.
Horrekin batera, konpostagailu bat emango zaie (familia bakoitzeko bat) eta erabiltzeko argibideen esku-orria.
Ikastaroa eta konpostagailua doan dira.
Izen-ematea eta argibideak: aurrez izena eman behar da. Izena emateko epea amaituko da uztailaren 9an.
Izena emateko eta argibideak jasotzeko deitu Udal Elkartera: 943890808



