Datorren astean irekiko da Parolerako bidea
Puertoetako arduradunen arabera (haiek ari dira obrak egiten) barandila batzuk jarri ostean herritarren segurtasuna bermatua geldituko da, eta Parolerako bidea ireki egingo dute.
Urte hasierako denboraldiak kalte ugari eragin zituen, besteak beste, Parolerako bidean. Azken hilabeteetan konponketa lanak aurrera egin dute, eta obrak bukatzear dira. Zumaiako Udala puertoetako arduradunekin harremanetan da (hura ari da konponketa lanen arduraduna), eta barandila batzuen baitan dago faroaren irekiera. Puertoetako arduradunek Udalari jakinarazi diotenez, barandila horiek jartzean, beraien ustez, bermatuta izango da segurtasuna, eta bidea irekitzeko moduan izango da. Barandilak uztailaren 22an jartzekotan dira.
Zumaiako Udalak, era berean, puertoetako arduradunei Parolerako bidean lanean aritu diren kamioien joan etorriak eragindako kalteak konpontzeko eskatu dio.



