Datorren astean irekiko dute Zumaiako haurreskoletan izena emateko epea

2012/09/05

Zumaiako Haurreskola-Arrangoletan eta Zumaiako Haurreskola-Eskola Txikian izena emateko epea irailaren 12tik 19a artekoa da.

Azaroan, abenduan, urtarrilean edota otsailean herriko bi haurreskola publikoetara joateko irailaren 12an zabalduko dute izena emateko epea. Eskola Txikian 2011 urtean jaiotako haur batentzat eta 2012an jaiotako 2 haurrentzat dute plaza, eta Arrangoleta Haurreskolan ere bada plaza hutsik. Izena emateko epea irailaren 12tik 19a artekoa da, eta haurreskoletara bertara joan behar da inprimakiaren bila.

Zumaiako Haurreskola-Arrangoleta

Helbidea - Arrangoleta plaza  

Telefonoa - 943862292

Ordutegia 07:30etatik 16:00etara

 

Zumaiako Haurreskola-Eskola Txikia

Helbidea - Aita Mari Auzategia, 1  

Telefonoa - 943865345

Horario - 07:30etatik 16:00etara