Datorren asteartean memoria historikoaren inguruko ekitaldia izango dugu, Aranzadiren hitzaldia eta Zumaiena ikastetxeko ikasleek egindako “ZUTANI” dokumentalaren proiekzioa Aita Marin

2019/04/12

Ekitaldian Paco Etxeberriak hartuko du parte eta ondoren banatuko dira “Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan”, memoria historikoaren inguruko liburuak. Ekitaldira joateko gonbidapenak ostiraletik astearte eguerdira bitarte jaso ahal izango dira Alondegian -astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:00etara- eta Turismo bulegoan - ostirala eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; igandea eta asteartea 10:00etatik 14:00etara eta astelehena itxita-.

Martxoaren 1ean aurkeztu zen “Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburua. Lan honek, Aranzadi elkarteak azken 3 urteetan egindako ikerketak jasotzen ditu, Zumaian Bigarren Errepublikatik lehen Frankismora gertatutakoen inguruan eginiko ikerketak hain zuzen ere.

Datorren asteartean, apirilak 16, 19:00etan, hitzaldia eskainiko du Aranzadiko Paco Etxeberriak honen harira eta Zumaienako batxilergoko ikasleek egindako “ZUTANI” dokumentala ere proiektatuko da bertan. Aipatu dokumentalak, Etikasi Eusko Jaurlaritzaren programak eskaintzen duen saria jaso berri du.

Ekitaldia, San Pedroa abesbatzak hasi eta bukatuko du eta ondoren banatuko dira “Zumaia 1936-1945: giza eskubideen urraketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan”, memoria historikoaren inguruko liburuak.

Ekitaldira joateko gonbidapenak ostiraletik astearte eguerdira bitarte jaso ahal izango dira Alondegian -astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:00etara- eta Turismo bulegoan - ostirala eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; igandea eta asteartea 10:00etatik 14:00etara eta astelehena itxita-.