Datorren asteartean zozkatuko dira Artadiko udal etxebizitza tasatuak

2012/10/17

12:30etan udaletxeko pleno aretoan izango da zozketa.

 

Artadin eraikiko diren udal etxebizitza tasatuak zozkatzeko prozesua abian da, eta etxebizitzen zozketa egingo da urriaren 23an, 12:30ean udaletxeko areto nagusian. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda irailean argitaratu zen, eta nahi duenak oraindik ikusgai ditu hemen.

 

Inmobiliaria Orio eta Zumaiako Udalak eginiko akordio batek ahalbidetuko du Artadin udal etxebizitza tasatuak egitea Artadin. Luxuzko etxebizitzak egiteko zuen proiektua ezin gauzatuta gelditu zen inmobiliaria eta Udalarekin lortutako akordio bat medio, 32 etxebizitza egingo dituzte; 15 udal babesekoak (bat mugikortasun iraunkor mugatua dutenentzat egokitua) eta 17 libreak. Horrekin batera San Migel auzoan dauden zenbait arazori ere (ur-hornidura, telekomunikazioak….) irtenbidea emango zaie.