Datorren asteazkenean, 12:00etan zozkatuko dira Ardantzabideko etxeak
Asteazkenea, hilak 29, zozkatuko dira Ardantzabideko prezio itundu dun 32 etxebizitzak. Zozketa 12:00etatik aurrera egingo da udaletxeko pleno aretoan. Apirilaren 26a arte izan da etxebizitza horien zozketan izena emateko aukera, eta guztira 80 izango dira zozketan parte hartuko dutenak.



