Datorren asteazkenean egingo da santelmoetako danborrada antolatzeko bilera

2010/02/18

Entsegu egunak, ibilbidea eta errepertorioa zehaztea izango da, besteak beste, bileraren helburua.

 

Apirilaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira aurten San Telmo jaiak Zumaian eta prestaketa lanak abian dira dagoeneko. Otsail hasieran egin zuten Udalak eta herriko eragileek aurtengo jaiak antolatzeko aurreneko bilera eta orain bigarren batzar batera deitu nahi ditu Udaleko Kultura Batzordeak herritarrak.

Santelmotako danborrada antolatzeko bilera izango da oraingoan eta hilaren 24an egingo da, 20:00etan turismo bulegoan. Bileraren helburua lan-taldea osatzea izango da, eta horrekin batera, entsegu egunak, ibilbidea eta errepertorioa zehaztea izango da asmoa, besteak beste.

Bileran parte hartu ezin duenak, proposamenak bidali ditzake foronda@zumaia.net helbidera.