Datorren asteazkenean, hilak 28, ludotekako guraso bilerak izango dira

2011/09/23

Ikasturte berriarekin batera, ludoteka ere hasi da bere martxan, eta datorren asteazkenean, irailaren 28an, ludotekako guraso bilerak egingo dira. 19:00etan euskaraz izango da eta 19:30ean gazteleraz. Bilerak ludoteka bertan egingo dira. Bilera horietan parte hartzeko deia egiten zaie ludotekako erabiltzaile diren haurren gurasoei zein aurten lehen aldiz izena eman nahi duten haurren gurasoei. Bileretan ludotekan zer egiten den azalduko da, eta izena emateko paperak ere bertan banatuko dira.