Datorren astelehenean, hilaren 21ean, bilduko da Berdintasun Foroa

2019/10/17

Astelehenean, urriaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Azaroaren 25erako egitaraua, zaintzaren gaia eta eta Emakumeon* Etxearen proiektua landuko dituzte, besteak beste.

Urriaren 21eko bilerako gai zerrenda honakoa izango da:

  • Azaroaren 25eko egitaraua itxi

  • 2020rako zaintza arloan, Zumaian,  landuko duguna adostu

  • Emakumeon* etxea proiektuaren berri izan

  • Besteak