Datorren astelehenean irekiko da Zumaiako haurreskoletan izena emateko epea

2010/04/27

Irailean hasiko diren haurren gurasoei zuzenduta dago eta maiatzaren 3tik 14ra bitartean egin beharko da matrikulazioa.

 

Astelehenean, maiatzaren 3an, irekiko dute Zumaiako haurreskoletan izena emateko epea. Irailean hasiko diren haurren gurasoei zuzenduta dago matrikulazio kanpaina hau eta matrikulazioa maiatzaren 3tik 14ra bitartean egin beharko da. Herrian dauden bi haurreskoletakoren batean plaza gordetzeko, haurrak eskolan hasterako garaian 16 aste beteak izan behar ditu.

Ateak irekita maiatzaren 3an eta 5ean

Zumaiako haurreskolak ezagutzeko ateak irekita izango dituzte bai Eskola Txikian eta baita Arrangoletan ere. Eskola Txikiaren kasuan, maiatzaren 3an, 17:00etatik 18:00etara izango dituzte ateak irekita, eta Arrangoletan, berriz, maiatzaren 5ean ordu berean egin ahalko da bisita.