DATORREN ASTELEHENEAN ZABALDUKO DA ARRANGOLETA HAURRESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA
Matrikulazio epea zabalik egongo da urtarrilaren 9tik 13ra bitarte eta haurrek martxoan, apirilean, maiatzean edota ekainean hasi ahal izango dute.
Urtea hasi berri dugula aintzat hartuta eta aurtengo ikasturtea martxan jartzeko xedez, Arrangoleta haurreskolak datorren astelehenean zabalduko du izen emate epea. Horiek horrela, urtarrilaren 9tik 13ra bitarte, gurasoek zentroan bertan matrikulatu ahal izango dituzte haurrak eta ikasturte berria martxoan, apirilean, maiatzean edota ekainean hasteko aukera izango dute. Aurten haurreskolan izena emateko epea Arrangoletak bakarrik zabalduko du.
Haurreskolaren ordutegia goizeko 07:30etik 17:00etara bitartekoa da. Bertan, urtebete baino gutxiagoko haurrentzat gela bat dago egokituta; urtebete dutenentzat aldiz, bi. Informazio gehiago jasotzeko interesa duen orok www.haurreskolak.net webgunea kontsultatu edo 943 862292 telefonora dei dezake.



