Datorren astelehenean zabalduko da kultur ikastaroetan izena emateko epea
Ikastaro guztiak urrian hasiko dira eta gehienak Forondan eskainiko dira. Berrikuntzen artean, aurten bi ikastaro berri egongo dira aukeran, helduei zuzendutako ‘Oinarrizko Marrazketa’ bata eta gazteei zuzendutako ‘Papera + grapak…fanzine!’, fanzineak egiteko ikastaroa bestea.
Izen ematea zabalik egongo da irailak 11-21 bitartean, taldeak osatu arte Alondegian. Taldeak osatutakoan, itxaron-zerrenda bat osatuko da.
ORDUTEGIA: 9:30 - 14:00, 1. solairuko bulegoetan. Telefonoz eta emailez ere apuntatu ahal izango da: 943861056 // kulturetxea@zumaia.eus.
Ikastaro batzuen berezitasunagatik eta plaza mugatuak direla-eta, izen emateko aukera ahalik eta zabalena izan dadin, PERTSONA BAKOITZAKEZINGO DU LAU IKASTARO BAINO GEHIAGOTAN IZENA EMAN.
Hona hemen aurtengo ikastaro zerrenda:
- PLASTIKA TAILERRA HAURRENTZAT +4 urte: Astelehen edo asteazkenetan 17:00 - 18:30 Urriak 2 - Maiatzak 30. Ikastaro osoa 110€. Familia ugariek 80€
- ZIRKU TAILERRA HAURRENTZAT Torreberrin: 5-12 urte. Larunbatetan 16:30-18:00. Urriak 7 - Maiatzak 26. Ikastaro osoa110€. Familia ugariek 80€
- PAPERA + GRAPAK… FANZINE! 16-30 urte (Alondegian): Astelehenetan 18:00-20:00. Urriak 2-abenduak 18. Ikastaro osoa 45€
- PINTURA TAILERRA: Astelehen eta asteazkenetan 18:30 - 20:00 / Astearte eta ostegunetan, 15:00 - 16:30. Urriak 2 - Maiatzak 31. Hilero 25€
- ZERAMIKA TAILERRA: Astearte eta asteazkenetan 18:30 - 20:00. Urriak 3 – Maiatzak 30. Hilero 25€.
- OINARRIZKO MARRAZKETA: Astelehenetan 15:00-16:30 Urriak 2- abenduak 18. Ikastaro osoa 45€
- KALIGRAFIA: Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 5- Abenduak 21. Ikastaro osoa 45€
- EGUR TAILA: Asteartetan 18:00-20:00. Urriak 3- Maiatzak 29. Hilero 25€
- TAI CHI: Astelehenetan Violarekin 17:45 – 19:15 / Asteazkenetan 18:30 – 20:00 Carlirekin. Urriak 2 - Maiatzak 30. Ikastaroko 20€ hilero
- YOGA: Astelehen eta asteazkenetan 10:00 - 11:30 / Astearte eta ostegunetan 18:30-20:00. Urriak 2 - Maiatzak 31. Hilero 35€.
- CONTROL MENTAL – Metodología Silva: Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 5- azaroak 30. Doan
- AIRE AKROBAZIA +16 urte (Torreberrin): Larunbatetan 10:30-13:00 Urriak 7 – Maiatzak 26. Ikastaro osoa 170€ edo hilero 22€
Eta gainera…
- ESKULANAK: Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Astearte eta asteazkenetan: 10:00-13:00 / 15:00-19:00. Izen ematea: 652 76 99 68.
- MUSIKA, DANTZA ETA ANTZERKIA: Txori Txiki Musika Eskola. Izen-ematea 943 86 11 83 mueszu@hotmail.com 17:30-19:30
- KZgunea: teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak. Doan. Informazioa: 943 02 36 92. tutor.zumaia@kzgunea.net Foronda kultur etxea
Ikastaroen ordainketa:
- Hileroko kuota duten ikastaroetan, hasi eta hilaren 10a baino lehen egin beharko da ordainketa
- Kurtso osoa denean, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea egongo da ordaintzeko.



