Datorren ikasturterako ikastaro proposamenak egin daitezke
Datorren urritik ekainera bitartean ikastaroak eman nahi dituzten norbanako zein taldeek beren proposamenak aurkezteko epea zabalik dute ekainaren 19a bitartean. Ikastaroak urritik ekainera arte luza daitezke edota epealdi horretan denbora tarte batean egin daitezke eta kultura eta aisialdira zuzenduak izan behar dute. Nahi dituenak eskuragarri ditu Alondegian ikastaroak arautzen dituzten oinarriak. Informazio gehiago edo zalantzaren bat duenak Kultur etxera jo dezake (943 86 10 56 edota kultura@zumaia.eus).



