Datorren ikasturterako ikastaroak proposatzeko epea zabalik da

2013/05/17

Zumaiako Kultur Etxeak datorren ikasturtean ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei zuzendutako deialdia egin du. Ikastaro berri horiek irailaren amaieran hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013/2014 ikasturtean gauzatu beharko dira; eta kultura eta aisialdiari lotuak izan beharko dute. Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginz gero. Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net. Proposamenak aurkezteko epea: ekainaren 14an amaituko da.