Datorren larunbatean, azaroaren 7an, hegaztien mundura hurbiltzeko aukera Algorri Interpretazio Zentroan
Algorri Interpretazioak eskaintzen dituen dohako ekimenen baitan antolatu dute datorren larunbaterako hegaztien inguruko hori. Zentroko hezitzailearen laguntzarekin azalpenak emango dira ikus entzunezko gelan aurrena, aurkezpen baten bidez. Jarraian, egurrezko habi kutxak eraikiko dira, haurrak taldeka antolatuz (2-3 haur talde bakoitzean). Amaitzeko, hegaztientzako jantokiak prestatzeko aukera ere eskainiko da. Azaroaren 7an egindako habi kutxak zuhaitzetan kokatzeko beste irteera bat antolatzea aurrikusten da.



