Datorren larunbatean izango da Arritokietarako igoera
Dagoeneko irekita dago probarako izen emate epea Lubaki kiroldegian. Kirol Patronatuak, Zumaiako Txirrindulari Elkarteak eta Sastraka elkartean antolatzen dute lasterketa.
ARAUDIA.
· Zumaiako Kirol Patronatuak, Zumaiako Txirrindulari Elkartea eta Sastrakarekin batera antolatzen dute “Arritokietara igoera mendi bizikletaz” proba.
· Arritokietara igoera mendi bizikletaz, maiatzaren 31n, 09:30ean izango da.
· Izen-ematea. epea: maiatzak 31, larunbata.
Lubaki Kiroldegian:Tel. 943862021.
Faxa: 943862019. kirolak@lubaki.eu
· Proba egunean, goizeko 10:00etan, zenbakiak irteeran banatuko dira.
· Antolakuntzak Ardura Zibileko asegurua izango du.
· DYAren laguntza izango dugu.
· Mailak:
Benjaminak (04-05) urtean jaiotakoak. 09:30ean
Alebinak ( 02-03) urtean jaiotakoak. 10:15ean.
Infantilak (00-01) urtean jaiotakoak.10:30ean.
Kadeteak (98-99) urtean jaiotakoak. 10:35ean.
Nagusiak (75-97) urtean jaiotakoak. 10:40ean.
Beteranoak (+40 urte). 10:40ean.
· Ibilbideak:
· Benjaminak: 09:30etan, gimkana modalaitean parte hartuko dute.
10:15ean, Sastrakas Mendiko bizikleta elkarteak antolatuta, Algorrira irteera gidatua izango dute.
· Alebinak: 10:15ean. Beheko plazatik Arritokietara: 1 km.
11:00etanAlebin mailetik aurrera:Sastrakas mendiko
bizikleta elkarteak antolatuta,Elorrixara irteera
gidatua izango da.
· Infantilak: Beheko plazatik Arritokietara: 1 km.
· Kadeteak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km.
· Nagusiak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km.
· Beteranoak:Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km.
· Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.
· Partaide guztiek oroigarri bat izango dute eta lehenengoek garaikurrak izango dituzte.
Sari banaketa: Lasterketa amaitu ondoren.
· Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.
· Antolakuntzak saihestu egiten du parte-hartzaileek bere buruari edo beste hirugarren bati egiten diezaiokeen galera, kalte, edota lesioei buruzko erantzukizun oro.
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute.



