Datorren larunbatean Udaberriko argazki rallya izango da haur eta helduentzat

2014/06/02

8 eta 16 urteko haur zumaiarrek har dezake parte haurren lehiaketan, edozein zalek, berriz helduenean. Gaia: Urola itsasadarra, kontserbazio bereziko eremua izango da.

Udaberriko argazki rallya haurrentzat

 
  1. Data: 2014ko ekainaren 7a, larunbata.
  2. Parte-hartzaileak: 8-16 urteko zumaiarrak.
  3. Gaiak: Urola itsasadarra, Kontserbazio Bereziko Eremua.
  4. Eremua: Zumaiako herrigunea.
  5. Sariak: Gai bakoitzeko bilduma onenari, argazki kamara digitala. Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
  6. Izen-ematea: Ekainaren 7ra arte, 943143100 telefonora deituz eta ekainaren 7ean bertan, 10:00etatik 11:00etara, Algorri Interpretazio Zentroan.
  7. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.
  8. Argazki txartelaren deskarga: Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu nahi dituen 6 argazkiak aukeratuko ditu (gai bakoitzeko 3) eta Algorri Interpretazio Zentroan deskargatuko ditu 12:30etik 13:30era.
  9. Epaimahaia: Zumaiako Udalaren Ingurumen Departamentuak izendatuko du.
 

Udaberriko argazki rallya helduentzat


1. Data: 2014ko ekainaren 7an.

2. Parte-hartzaileak:

Edozein zalek har dezake parte.

3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatuan.

4. Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.

5. Eremua: Urola  itsasadarra izango da.

6. Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, ekainaren 7an, 8:00etatik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordainduko ditu izena ematean.

7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu beharko dira 14:00ak baino lehen, Foronda eraikinean. Lehen 50 argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dute zertan zenbaki korrelatiboak izan beharrik.

8. Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango baina nahitaezkoak izango dira). Ekainaren 15a baino lehen argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du udaberrirallya2014@gmail.com  helbidera, kontroleko argazkien eta

aukeratutako 6 argazkien zenbakia zehaztuz, parte-hartzaile zenbakiarekin eta bakoitza zein gairi dagokion adieraziz.

9. Oinarriak: Parte-hartzaileek argazki aukeraketa egiten dutenean posta elektronikoz erantzungo zaie argazkiak ondo jaso direla ziurtarazteko. Argazki sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.

10. Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

- Bilduma onenari 250 euro eta garaikurra.

- Bigarren saria: 150 euro.

- Hirugarren saria: 100 euro.

- Argazki onenari: 100 euro.